Markesina

Bizitzan, musika era desberdinetan ikus dezakegu.

2009-06-07

TXITXARRO 33. URTEURRENA

Txitxarroko diskoteka Ekainaren 13.an 33.urteurrena ospatuko du. Bertan ikuskizun paregabeak izango dira: Tirolina, Capoeira ikastaroa, Etorkizuna irakurtzen duen bidente horietako bat ere egongo da, Tirogoming eta hainbat gauza gehiago. Arratsaldeko 5etan goian dagoen terraza bat irekiko da apaingarri bereziekin, tends pantaiekin... eta 9tan irekiko da diskoteka osoa musika onarekin dudarikere egin gabe. Festa paregabea izango dugu denen gusturako gauzekin eta bertara hurreatzera gonbidatzen zaituztet.

Han itxarongo zaituztet, egun handi hontan lan asko izango dugu, baina zuek ondo pasa dezazuen ahalik eta ondoen arituko gara.

HURBILDU ETA GOZATU TXITXARROK ESKEINTZEN DIZKIZUEN AUKEREKIN, TXITXARRO DESBERDINA DELAKO!!!!


Festak

Herriko festetan jende ugari ibiltzen da salto brinko ta dantza txoko desberdinetan egoten diren erromerietan.
Erromerietan trikitilariak izaten dira nagusi eta baita ere paper handia hartzen dute gaur egun batukadek eta toki desberdinetako txarangek.

Erromeria:



Txaranga:



Batukada:

MUSIKOTERAPIA


Depresioa, antsietatea, Alzheimer gaitza, autismoa... ez da harritzekoa era honetako gaitzen erremedioaren bila mediku batetik bestera noraezean ibiltzeaz asperturik, askok eta askok medikuntza tradizionaletik kanpoko tratamendu alternatiboetan sendabidea edo minak arintzeko bidea bilatzea.

Musikoterapia dugu aukera ez ofizial horietako bat. Musikan eta terapian oinarritua, baliagarri agertu da aipaturiko gaixotasunak eta antzekoak dituztenentzat; eta heziketa mailako ezgaitasunak konpondu eta gaixoak bergizarteratzeko bideak jartzen ere laguntzen du.

Gaia interesatzen bazaizue;Ezarpenerako metodoak,Musikaren eragina,Danborra, terapiarik antzinakoena eta Eraginak ikus ditzakezue ondoren ipiniko dizuedan link-ean.

LINK-A

ANIMATU, MEREZI DU ETA!!!

Euskal musika instrumentuak

Euskal kulturak berezko musika-instrumentuak sortu eta garatu ditu. Instrumentu hauek tradizioz jaietan, kontzertuetan edo dantzaldietan erabiliak izan dira, batez ere nekazal giroko eskualdeetan. Euskal konpositoreek honelako instrumentuentzat sortutako obrak, normalean, musika-pieza txikiak izan dira, hala ere, badaude konposizio batzuk goi-mailakoak direnak, eta gainera badaude hauetako instrumentu batzuk musika kultuaren barnean ere toki bat lortu izan dutenak.

Instrumentu ezagunetako bat txistua da, lau zulotako flauta bat dena. Txistuaren familian silbotea eta txirula ere kontutan hartzekoak dira, baina instrumentu gehiago ere badaude, gutxiago ezagutzen direnak.

Soinu sortzeko moduaren arabera, eta ohizko kategorietan sailkaturik:

Musika




Musika, soinu antolatuan oinarritzen den arte, aisi mota edo beste giza jardueraren bat da.

Musika mota desberdinak:

Musika klasikoa
Musika erlijiosoa
Musika herrikoia
Musika garaikidea
Abesbatza
Musika sakra
Kamarako musika
Orkestrarako musika

San Pedro txiki abesbatza

San Pedro Txiki abesbatza herri mailan dagoen koral bat dugu, non bertan haurrak gustura joaten diren kantatzera. Noizean behin bidaira batzuk ere izan dituzte kantatzera. Azkenengoz Munich-en izan ginen eta kantatzeaz gain oso ondo pasatu genuen eta leku ikaragarriak ezagutu ere.

Euskal Dantzak

Euskal Dantzak euskal kultura eta folklorearen osagai garrantzitsuak dira. Herri, eskualde edo lurralde batetik bestera dantzak aldatu egiten dira, baita esanahia eta dantza egiteko modua ere (jantziak, partaideak...). Dantza batzuk oso zaharrak dira, ia betidanik egin dira Euskal Herrian, baina badaude antzinako dantzen bertsio eraberrituak ere.

Euskal dantzak hain fenomeno aberatsak direnez, zaila da sailkapenen bat egitea. Ikertzaile bakoitzak bere eredua dauka; horrela, Juan Antonio Urbeltzek aldagai morfologiko eta koreografikoak aintzat hartuta sailkatu ditu, Jose Antonio Quijerak formaren araberako sailkapena egin zuen eta Julio Caro Barojak denboran izandako bilakaeraren araberakoa.

Dantza tipologiei dagokienez, hiru eratakoak daudela esan genezake:

Erromeria edo plazetako dantzak. Herrietako jai eta erromerietan egiten dira, eta nahi duen guztiak parte hartzen du. Gaur egun dantza taldeek egiten dute gehienbat, baina zenbait tokitan (landa guneetan bereziki) dantza irekiak izaten jarraitzen dute.
Ezpata dantzak. Europako antzerako beste dantzen ezaugarri beretsuak dituzte. Ohorezko dantzak izan ohi dira, egun bereziak gogoratzeko egiten dira gehienetan.
Festa amaierako dantzak. Ziklo baten amaiera eta ondorengo baten hasiera antzezten dute. Adibidez, inauterietan jaia eta parranda girotik garizumako garaira pasatzea gogorarazten dute.

CAPOEIRA


Capoeira Brasilgo adierazpide kultural bat da, hainbat kulturako dantza, borroka eta musika tresnak nahasten dituena. Capoeira Brasilgo gorputzaren espresioaren modu zaharrena da. Lehen capoeira isilpean mantentzen zen, normalean familia-kide baten bitartez, adibidez aitaren edota osaba baten bitartez, baina gaur egun ia kontinente guztietan daude capoeira eskolak.

Afrikarrak haien kultura eta tradizioak ekarri zituzten mundu berria sortuz. Teoria baten uztez capoeira dantza Angolar batetik dator, baina hau, teoria askoren artean dago. Ez dago guztiz zehaztua capoeira dantza afrikar bat den ala afrikarrak dantza brasildarra moldatu egin zuten. Capoeira mugimendu esklabista baten kontra altxatzeko modu bat zen, dantza bat sekretuan dantzatzen zena eta kultura transmititzeko balio zuena. Jakintsu brasildar askok, Capoeira erabiltzen zutenak borroka egiteko entrenatzen ari zirela, baina dantza moduan ezkutatzen zutela esaten zuten. Hori, Capoeira dantza eta borroka arteko artea dela argitzen du.

Hemen Capoeraren bideo bat ere ipiniko dizuet ikusteko nola egien duten:

Mapa kontzeptuala

Hemen duzue lagungarri izango duzuen mapa kontzeptuala.

2009-06-06

ZUMAIKO MUSIKA BANDA

Zumaiako bandako partaideak, herri askotan hartzen duten parte beraik dituzten kantuak joaz. Herriko festetan, dantza egiteko kanta ezagunak eta guzti jotzen dituzte eta hor ibiltzen da jende edadetu, gazte, zein haur dantzan. Baina orain Musika Bandako kontzertu baten bideotxo bat ipiniko dizuet Maria eta Jose Ikastetxeko areto nagusian parte hartu zuten kontzertu bat hain zuzen ere.

Haurrak jolasean

Haur askok jolasteko, musika erabiltzen dugu. Soka saltoan ibiltzen dira haurrak lehengo garaitan bezala eta sokaren barruan saltoka dauden bitartea, hor ari dira kantatzen. Jolasean egiteko ere musika garrantzitsua dugu.Hau ezta soilik Euskal Herrian ikusten, beste gizarte batzuetan ere ikus dezakegu nola ibiltzen diren soka saltoan, baina hauetan kantatu beharrean, musika jartzen dute eta itzelazko saltoak egiten dituzte hondoko bideo honan ikusiko duzuen bezala: