Markesina

Bizitzan, musika era desberdinetan ikus dezakegu.

2009-06-07

Euskal Dantzak

Euskal Dantzak euskal kultura eta folklorearen osagai garrantzitsuak dira. Herri, eskualde edo lurralde batetik bestera dantzak aldatu egiten dira, baita esanahia eta dantza egiteko modua ere (jantziak, partaideak...). Dantza batzuk oso zaharrak dira, ia betidanik egin dira Euskal Herrian, baina badaude antzinako dantzen bertsio eraberrituak ere.

Euskal dantzak hain fenomeno aberatsak direnez, zaila da sailkapenen bat egitea. Ikertzaile bakoitzak bere eredua dauka; horrela, Juan Antonio Urbeltzek aldagai morfologiko eta koreografikoak aintzat hartuta sailkatu ditu, Jose Antonio Quijerak formaren araberako sailkapena egin zuen eta Julio Caro Barojak denboran izandako bilakaeraren araberakoa.

Dantza tipologiei dagokienez, hiru eratakoak daudela esan genezake:

Erromeria edo plazetako dantzak. Herrietako jai eta erromerietan egiten dira, eta nahi duen guztiak parte hartzen du. Gaur egun dantza taldeek egiten dute gehienbat, baina zenbait tokitan (landa guneetan bereziki) dantza irekiak izaten jarraitzen dute.
Ezpata dantzak. Europako antzerako beste dantzen ezaugarri beretsuak dituzte. Ohorezko dantzak izan ohi dira, egun bereziak gogoratzeko egiten dira gehienetan.
Festa amaierako dantzak. Ziklo baten amaiera eta ondorengo baten hasiera antzezten dute. Adibidez, inauterietan jaia eta parranda girotik garizumako garaira pasatzea gogorarazten dute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario